Lege Oharra

Agiri honen bitartez, Bizkaiko Durango udalerriko (48200) Komentukale, 19 behea helbidea daukan Ibon Urizar Zugazagoiti, Jabi Arrieta eta Aritz Alberdi Uranga (aurrerantzean, “Bibazu”) jabetzakoa den www.bibazu.com webgunera sartzen diren ERABILTZAILEENTZAKO Erabilera Baldintza Orokorrak ezartzen dira. www.bibazu.com webgunera sartzeak Erabilera Baldintza Orokor hauek erabat onartzea dakar.

1. KONTRATATU AURREKO INFORMAZIOA, KONTRATAZIO-BALDINTZEN ESKURAGARRITASUNA, KONTRATATZAILEAREN ONESPENA, KONTRATATU ONDORENGO DOKUMENTAZIOA ETA INFORMAZIOA

Erabilera Baldintza Orokor hauek zein Bibazu-ren webgunean erabiltzailearen esku jartzen diren zerbitzu anitzen Kontrataziorako Baldintza Orokorrak etengabe daude ikushai Bibazu-ren titularitatekoa den http:// www.bibazu.com webgunean; erabiltzaile oroko artxibatu eta inprimatu ditzake eta, beraz, aldez aurretik webgunearen erabilera baldintzen eta zerbitzu anitzak emateko oinarri izango diren kontratazio baldintzen informazioa izan dezake.ERABILTZAILEAK erosten dituen produktuei dagokienez, erosketa egiterako unean edo, nolanahi ere, hogeita lau orduko gehienezko epearen barruan, Bibazu-k faktura justifikatzailea bidaliko du KONTRATATZAILEAK, erabiltzaile gisa erregistratzeko bete duen inprimakian harremanetarako bide nagusi gisa eman duen helbide elektronikora, erositako produktuaren edo produktuen deskribapenarekin eta produktuon kostuarekin (zergak banakatuta adieraziz, zergarik aplikatu behar izanez gero).Halaber, KONTRATATZAILEAK, bere eremu pribatuan, eskuragarri izango ditu honako Baldintza Orokorrak zein Kontrataziorako Baldintza Orokorrak; baita kontratatuta dauzkan zerbitzu zehatzei buruzko xehetasunak eta horien indarraldia ere, ordainketak egiaztatzen dituzten fakturekin batera.Baldintza Orokor hauen edo Kontrataziorako Baldintza Orokorren edozein aldaketa egingo balitz, argi eta garbi erakutsiko litzateke webgunean (http:// www.bibazu.com), eskuratzeko erraza den leku batean.Aurrez adierazitako dokumentazio guztia inprimatu eta artxibatu egin ahal izango du KONTRATATZAILEAK eta edozein unetan eskatu ahal izango du posta elektroniko bidez, harremanetarako inprimakia erabiliz.

2. WEBGUNERA SARTZEKO ETA WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZAK

http:// www.bibazu.com webgunea erabiltzeko ez da nahitaezkoa izena ematea edo ERABILTZAILEA erregistratzea; beharrezkoa izango da, baina, zerbitzuak kontratatzeko. Horretarako, ERABILTZAILEA erregistratzeko inprimakian hainbat datu sartu beharko ditu; inprimaki horretan ere jasotzen dira Erabilera Baldintza Orokor hauek (ikus Baldintza hauen 1. klausula). Bibazu-ren webgunera sartzeko eta webgunea erabiltzeko baldintzak indarrean dagoen legeriak eta fede onaren printzipioak eraentzen dituzte; ERABILTZAILEAK webgunearen erabilera egokia egiteko konpromisoa hartzen du.Debekatuta daude, beraz, legezkotasuna eta hirugarrenen eskubideak edo interesak urratzen dituzten ekintza guztiak:intimitaterako eskubidea, datuen babesa, jabetza intelektuala…Espresuki eta irmoki, Bibazu-k honako debekuak ezartzen ditu:

– edozein bide erabilita, webgunean edo webgunearen bitartez, Bibazu-ren sistemei edo hirugarrenei edozein motatako kaltea eragin diezaieketen ekintzak gauzatzea.

– beharrezko baimenik gabe, edozein eratako publizitatea edo informazio komertziala sartzea, zuzenean edo ezkutuan; eskatu gabeko posta-bidalketa masiboak (spaming) egitea edo, sareko zerbitzariak blokeatzeko helburuz, mezu handiak bidaltzea (mailbombing). Bibazu-ren erabiltzaile edo KONTRATATZAILE batek masiboki mezu baztergarriak bidaltzen dituenean, era horretako jardunbideen aurkako erakunde inpartzial anitzek jakinarazpenak bidaltzen dizkiote Bibazu-ri; jardunbide horrek Bibazu-ren irudia eta prestigioa kaltetzen ditu. Bibazu-k era horretako jakinarazpenak jasotzen baditu, jakinarazi egingo dio KONTRATATZAILEARI, jardunbide txar horiek egiteari berehala utz diezaion. Bibazu-kez du baloratuko KONTRATATZAILEAREN jomuga izan diren helbide elektronikoak titularren baimenarekin lortu ote dituen; jardunbide horien aurkako erakunde batek jakinarazten dion bakoitzean jardungo du – erakunde horiek eskatu gabeko mezuak jasotzen dituzten pertsonen kexak jasotzen dituzte – eta, beraz, KONTRATATZAILEAK ez badio horrela jokatzeari uzten, Bibazu-k berehala etengo du zerbitzua eta amaitutzat joko du kontratua eta bere interesak defendatzeko egoki irizten dizkion legezko ekintzak erabiliko ditu.Halaber, guztiz debekatuta dago sarean arazoak edo erasoak eragiteko helburuz diseinatutako programak erabiltzea.Baita zerbitzarien segurtasuna probatzen saiatzea ere, erabiltzailearen jardunerako erabat beharrezkoa ez den edozein sarrera edo ekintza gauzatuz. Bibazu-k edozein momentutan eten ahal izango du bere webgunerako sarbidea, legearen, fede onaren edo honako baldintza orokorren aurkako erabileraren bat hautematen badu – ikus zazpigarren klausula.

3. EDUKIAK

Bibazu-ren webguneko edukiak honakoek prestatu eta sartu dituzte:

– Bibazu-k erakundeak berak, barruko zein kanpoko iturriak erabiliz; horrela, barruko iturriak erabilita prestatutako edukien erantzule bakarrik egingo da Bibazu.

– ERABILTZAILEEK, kolaborazioen bitartez edo edukiak borondatez sartuz; kasu horretan, erabiltzaileak izango dira erantzule bakarrak eta Bibazu-k ez du eduki horien ondorioz sor daitekeen erantzukizunik bere gain hartuko.

– Bibazurekin zerikusirik ez duten pertsona fisikoek eta juridikoek, webgunean zuzenean sartzen diren kolaborazioen bitartez edo esteken edo link-en bitartez; kasu horietan, pertsona horiek izango dira era horretan sartutako edukien erantzule bakarrak eta Bibazuk ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko.Gainera, Bibazuren webgunearen bitartez, Bibazuren zein hirugarrenen produktuak eta zerbitzuak jartzen dira ERABILTZAILEAREN esku, komertzializatzera bideratuta daudenak eta Baldintza Orokorrak zein bakoitzaren baldintza partikularrak bete beharko dituztenak.

Bibazuk ez du bermatzen kanpoko hirugarrenek eskainitako zerbitzuei buruzko edukiak egiazkoak, zehatzak edo eguneratuak direnik eta ez du bere gain hartuko hirugarren horiek eskain ditzaketen zerbitzuen ezaugarrietan jaso daitezkeen hutsen edo akatsen ondorioz sor daitezkeen kalte edo galeren erantzukizunik.

Bere webgunean Bibazuren webgunerako esteka edo lotura bat ezarri nahi duen ERABILTZAILEAK ez du webgunean jasotzen diren informazioen, zerbitzuen edo produktuen legez kanpoko edo fede onaren aurkako erabilerarik egingo; hain zuzen ere, bere webgunean esteka sartzen duen ERABILTZAILEAK honako konpromisoak hartzen ditu:

– Bibazuren webgunean ERABILTZAILEAREN eskura jarritako edukiak, zerbitzuak edo produktuak inola ere ez suntsitzea, kaltetzea edo aldatzea

– Bibazuk bere webgune propioan Bibazuren webgunerako esteka sartzen duen ERABILTZAILEAREN webguneko estekaren edo edukien ikuskapena egiten duenik ez adieraztea.Bibazuk inola ere ez du bere gain hartuko Bibazuren webgunerako esteka edo link-a sartzen duen ERABILTZAILEAREN webgunean jasotzen diren edukien edo zerbitzuen erantzukizunik.

– bere webgunean ezingo du Bibazuren marka, izen komertziala edo beste edozein zeinu bereizgarri jarri, erakundearen aldez aurreko baimenik gabe.

4. Bibazuren ERANTZUKIZUNAK

4.1 Akatsak konexioetan, ezustekoak eta ezinbestekoak: Bibazu ez da erantzule izango sor daitezkeen akatsen, sarbideko eta sistemako atzerapenen edo Internet sareko arazo orokorrekin lotuta sor daitekeen edozein anomaliaren, ezustean edo ezinbestean sor daitezkeen kausen edo aurreikusi ezin diren bestelako gorabeheren aurrean eta, beraz, enpresaren fede onari heltzen dio.Bibazuk, baina, gorabehera horiek konpontzen saiatzeko konpromisoa hartzen du, bere eskura dituen bitarteko guztiak jarriz eta ERABILTZAILEARI gorabeherak ahalik eta lasterren eta ondoen konpontzeko beharrezko laguntza guztia eskainiz.Halaber, Bibazu ez da arrazoi horien ondorioz komunikazioetan sor daitezkeen hutsegiteen, ezabatzeen edo osatu gabeko trantsizioen erantzule egiten, beraz, ez du bermatzen webgunea uneoro operatibo egongo denik, Bibazuri egotz ezin dakizkioken arrazoien ondorio baldin badira eta Bibazuk eskuragarri dituen bitartekoekin konpondu ezin badira.

4.2 Webgunearen erabilera: Bibazu inola ere ez da izango KONTRATATZAILEAK egiten duen erabilera ez eraginkorragatik eta fede txarreko erabileragatik sortutako hutsegiteen edo kalteen erantzulea.Ezra Bibazuren eta KONTRATATZAILEAREN arteko komunikazio faltagatiko ondorio larriagoen edo arinagoen erantzule ere, horren arrazoia posta elektronikoaren funtzionamendu eza edo KONTRATATZAILEAK, http:// www.bibazu.com webgunearen erabiltzaile erregistroan, emandako datuak faltsuak izatea denean.

4.3 Erantzukizuna: BIBAZUK bere gain hartzen ditu eskaintzen dituen zehaztutako zerbitzuak ematearen ondoriozko erantzukizunak, erabiltzaileen esku jartzen diren zerbitzuak kontratatzeko baldintza orokorretan zehazten den bezala.

5. BERMEAK

Produktua akastuna bada, Bibazuk produktua konpondu, ordeztu, prezioa jaitsi edo kontratua amaitu beharko du, dagokionaren arabera; kudeaketa horiek doanekoak izango dira kontsumitzailearentzako eta erabiltzailearentzako.Bibazuk, entrega egiten denetik bi urteko epearen barruan adierazten diren desadostasunen aurrean erantzungo du.Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak desadostasunaren berri izan eta bi hilabeteko epearen barruan emango beharko diote horren berri saltzaileari.

6. ERABILTZAILEAREN ERANTZUKIZUNA

6.1 Zerbitzua ondo erabiltzea: ERABILTZAILEAK zerbitzua ondo erabiltzeko betebeharra dauka eta, beraz, ezin du legeak debekatutako edo merkataritzako erabilerek arbuiatutako edozein jardunbidetarako fede txarrez erabili.ERABILTZAILEAK legez kanpoko edozein jarduketa eta, oro har, edozein erabilera egin duela benetan jakiten duenetik, honako Erabilera Baldintza Orokor hauek, inguruabar horien berri eskudun agintaritzari emateko eta ERABILTZAILEARI baja emateko edo Bibazuren webgunerako sarbidea mugatzeko ahalmena ematen diote Bibazuri.ERABILTZAILEAK zuzenean kaltetutako hirugarrenek,Epaitegien edo bestelako organismoen aurrean, abiarazitako edozein erreklamazioren edo legezko edozein ekintzaren, ekintza judizialen edo epaiz kanpoko edozein ekintzaren erantzule bakarra ERABILTZAILEA izango da; hark hartuko ditu bere gain, hala badagokio, eta erreklamazioa Bibazuren aurka egiten bada, honek bere gain hartu beharko lituzkeen gastu, kostu eta kalte-ordain guztiak.Halaber, eragindako kalteak edozein erako legez kanpoko jarduera dela benetan jakiten duenean, eskudun agintaritzari intzidentzia horien berri emango dio eta agintaritza horrekin kolaboratuko du, bereziki, ERABILTZAILEAK Bibazuren edo hirugarrenen eskubideak edo interes legitimoak urra ditzaketen edukiak sartzen dituenean.

6.2 Sarbide-giltzen zaintza: ERABILTZAILEA izango da, zerbitzu anitzak kontratatzeko, erregistratzen denean bere eremu pribatura sartzeko ematen zaizkion giltzen segurtasunaren eta horiek isilpean gordetzearen erantzulea; bere ardura izango da ondo gordetzea, baimenik gabeko hirugarrenei eremu horretara sartzea galarazteko helburuz.

6.3 Arduraz jokatzea: ERABILTZAILEAREN ardura izango da eskatzen zaizkion jarduketa guztiak arduraz gauzatzea; ERABILTZAILEA arduratsua izan behar da, bereziki, bere datu pertsonalen eguneratzeari eta egiazkotasunari dagokionez, batez ere, ERABILTZAILE gisa erregistratzeko inprimakian Bibazurekiko harremanetarako bide nagusi gisa emandako helbide elektronikoari dagokionez – ikus honako Baldintzen 7. klausula.

7. KOMUNIKAZIOAK

Bibazuk eta ERABILTZAILEAK kontrata ditzakeen zerbitzu anitzen indarraldian zehar sortzen diren gorabehera guztiak elkarri jakinaraztea adosten dute, ahal dela eta beste komunikaziorako beste edozein bideren gainetik, posta elektroniko bidez.Komunikazio horietarako Bibazu-ren helbidea info@bibazu.com izango da eta KONTRATATZAILEARENA, berriz, http:// www.bibazu.com webgunean Bibazu-ren erabiltzaile-erregistroaren inprimakian ematen duena.ERABILTZAILEAK helbide elektroniko hori operatibo izateko eta, beharrezkoa izango balitz, eta komunikazioak jasotzen jarraitu ahal izateko, bere eremu pribatutik aldatzeko konpromisoa hartzen du.Nolanahi ere, presazko edozein arazo edo hutsegite gertatuko balitz, komunikazioak telefonoz, faxez, postaz, mezularitza bidez edo lortu nahi den helbururako egokia den bestelako edozein sistemaren bitartez egingo dira.Hala ere, komunikazioetarako lehentasunezko bidea posta elektronikoa izango da; Bibazu-k ez du bere gain hartzen ERABILTZAILEAK emandako helbide elektronikoan gerta litekeen edozein akatsen edo posta ez kontsultatzearen ondorioen gaineko inolako erantzukizunik.Alde bietako bakoitzaren ardura izango da egiten diren komunikazioen kopiak zaintzea eta gordetzea.

 

8. COOKIEN POLITIKA

Zer da cookie bat?

Cookie bat web-zerbitzariak ordenagailuan edo gailu mugikorrean gordetzen duen testu-fitxategi bat da; cookiearen edukia zerbitzari horrek bakarrik berreskura edo irakur dezake. Cookiek nabigazio-lehentasunak gogoratzea eta modu eraginkorrean nabigatzea ahalbidetzen diote webguneari. Cookiek azkartu eta erraztu egiten dute erabiltzailearen eta webgunearen arteko interakzioa.

Informazio orokorra

Web-orrialde honek cookieak erabiltzen ditu. Cookieak bisitatzen dituzun web-orrialdeek sortutako testu-fitxategi txikiak dira, eta web-orrialde horietan aurrerago erabilgarriak izan daitezkeen saioari buruzko datuak biltzen dituzte. Horrela, webguneak zure bisitari buruzko informazioa gogoratu eta hurrengo bisita errazten du, erabilgarriago bihurtuz.

Nola funtzionatzen dute cookiek?

Cookiek testua bakarrik gorde dezakete eta hura anonimoa eta zifratua izan ohi da. Cookietan ez da informazio pertsonalik gordetzen, eta ezin dira pertsona identifikatuekin edo identifikagarriekin lotu.

Datuei esker, webguneak zure informazioa orrialdeen artean gorde eta  elkarri eragiteko modua aztertu dezake. Cookieak seguruak dira, nabigatzaileak bere lekuan jarri zuen informazioa bakarrik gorde baitezakete, hau da, erabiltzaileak nabigatzailean sartu duen informazioa edo web-orrialdea eskatzean ematen dena. Kodea ezin da exekutatu eta ezin da zure ekipora sartzeko erabili. Web-orrialde batek cookiearen informazioa enkriptatzen badu, orrialde horrek bakarrik irakurri ahal izango du informazioa.

Zer cookie mota erabiltzen ditugu?

Web-orrialde honek erabiltzen dituen cookieak honako irizpide hauen arabera bereiz daitezke:

8.1. cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera:

Cookieak bidaltzen dituen ekipoa edo domeinua kudeatzen duen eta lortutako datuak tratatzen dituen erakundearen arabera, honako hauek bereiz ditzakegu:

  • Cookie propioak: Erabiltzailearen ekipo terminalera bidaltzen diren cookieak dira. Editoreak berak kudeatzen duen eta erabiltzaileak eskatutako zerbitzua emateko erabiltzen den ekipotik edo domeinutik bidaltzen dira.
  • Hirugarrenen cookieak: Cookie hauek erabiltzailearen ekipo terminalera bidaltzen dira editorea ez den beste batek kudeatzen duen ekipo edo domeinu batetik. Cookieen bidez lortutako datuen tratamenduaz ere arduratzen da ekipoa kudeatzen duen hirugarren hori.

Cookieak editoreak berak kudeatutako ekipo edo domeinu batetik instalatzen badira, baina horien bidez jasotako informazioa hirugarren batek kudeatzen badu, horiek ez dira cookie propiotzat hartuko.

8.2. cookie motak, aktibatuta irauten duten denboraren arabera

Ekipo terminalean aktibatuta irauten duten denboraren arabera, honako hauek bereiz ditzakegu:

  • Saioko cookieak: Datuak erabiltzailea web-orrialde batean sartzen den bitartean jasotzeko eta gordetzeko diseinatuta daude cookie mota hauek. Erabiltzaileak behin eskatu duen zerbitzua eskaintzeko bakarrik mantendu nahi den informazioa gordetzeko erabili ohi dira (erositako produktuen zerrenda, adibidez).
  • Cookie iraunkorrak: Cookie hauek jasotzen dituzten datuak terminalean gordetzen dira eta cookiearen arduradunak zehaztutako denbora-tartean (minutuak edo urteak izan daitezke) eskuratu eta tratatu daitezke.

8.3. COOKIE MOTAK, horien helburuaren arabera:

Cookieen bidez lortutako datuen tratamenduak duen helburuaren arabera, honako hauek bereiz ditzakegu:

  • Cookie teknikoak: Cookie hauek web-orrialde, plataforma edo aplikazio batean zehar nabigatzeko edo bertan eskaintzen diren aukerak eta zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diote erabiltzaileari, hala nola, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko guneetara sartzea, eskari bateko elementuak gogoratzea, eskaera baten erosketa-prozesua egitea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan zehar segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinuak zabaltzeko edukiak gordetzea, edo sare sozialen bitartez edukiak partekatzea.
  • Pertsonalizatzeko cookieak: Cookie hauek zerbitzuan bere ekipo terminalean aurrez definitutako hainbat ezaugarrirekin edo erabiltzaileak berak definitutako ezaugarriekin sartzeko aukera ematen diote erabiltzaileari. Ezaugarri horien artean ditugu, esaterako, hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota eta zerbitzuan sartzeko eskualdearen konfigurazioa.
  • Analisirako cookieak: Cookie hauek erabiltzaileek webguneetan duten portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunei. Cookie mota horrekin jasotako informazioa webguneen, aplikazioaren edo plataformaren jarduera neurtzeko erabiltzen da, baita webgune, aplikazio eta plataforma horien erabiltzaileen nabigazio-profilak prestatzeko ere, erabiltzaileak egiten duten zerbitzuaren erabilera-datuak aztertu ostean eta zerbitzuan hobekuntzak egiteko helburuarekin.

Cookieak kudeatzeko erreminta

Web-orrialde honek Google Analytics erabiltzen du.

Google Analytics webguneak aztertzeko Google-ren doako erreminta bat da. Horren bidez, erabiltzaileek webguneak nola erabiltzen dituzten ezagutzeko aukera ematen die webgune horien jabeei. Era berean, cookieak aktibatzen ditu zauden lekuko domeinuan eta “__utma” eta “__utmz” izeneko cookieak erabiltzen ditu informazioa modu anonimoan jaso eta erabiltzaileak identifikatu gabe webguneen joerei buruzko txostenak egiteko.

Webgune horren erabilera-estatistikak egiteko cookieak erabiltzen ditugu, gure bisitariak webgunera zenbat aldiz sartu diren eta eduki interesgarrienak zein diren jakiteko. Horrela, bisita gehien jaso dituzten eremuak hobetzeko helburuarekin lan egin dezakegu, erabiltzaileak bilatzen duena errazago aurkitu dezan. Web honetan zure bisitaren inguruko informazioa erabil daiteke datu anonimoen ebaluazioak eta estatistika-kalkuluak egiteko, baita zerbitzuaren jarraitutasuna bermatzeko edo webguneetan hobekuntzak egiteko ere. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu pribatutasun-politika honako esteka honetan: [http://www.google.com/intl/es/policies/privacy/]

NOLA KUDEATU COOKIEAK ZURE ekipoan? COOKIEAK DESAKTIBATZEA ETA EZABATZEA

Interneteko nabigatzaile guztiek cookieen jokaera mugatzea edo cookieak desaktibatzea ahalbidetzen dute konfigurazioaren edo nabigatzaileko aukeren barnean. Jarraitu beharreko urratsak aldatu egiten dira nabigatzailearen arabera, baina zure nabigatzailearen laguntza-menuan horretarako jarraibideak aurkitu ahal izango dituzu.

Cookieen erabilera onartzen ez baduzu ─horiei uko egin diezaiekezu zure nabigatzaileko doikuntzei edo lehentasunen menuei esker─, webgune honek behar bezala jardungo du horiek erabili gabe ere.

Zure ekipoan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu zure ekipoan instalatutako nabigatzaileko aukerak konfiguratuz:

  • Internet Explorer nabigatzaileari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.
  • Chrome nabigatzaileari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.
  • Safari nabigatzaileari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.
  • Firefox nabigatzaileari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.

BAIMEN INFORMATUA

Web orri honen erabilerak cookieak erabiltzeko berariazko baimena ematen duzula esan nahi du, Cookieen Politika honetan aurreikusitako baldintza eta terminoetan, betiere aurreko atalean aipatutako cookieak desaktibatu eta ezabatzeko har daitezkeen neurriei kalterik egin gabe.

9. EGILE- ETA MARKA-ESKUBIDEAK

Bibazu marka erregistratua da.Debekatuta dago, Bibazu-ren berariazko baimenik gabe, Bibazu marka – izena zein logotipoa barne – edozein modutan erabiltzea.Eskubide guztiak erreserbatuta daude.Gainera, Bibazu-ren webguneak – eduki propioak, programak eta diseinua –egile-eskubideen babes osoa dauka; guztiz debekatuta dago, Bibazu-ren berariazko baimena izan ezean, babestutako elementu horiek guztiak erreproduzitzea, komunikatzea, banatzea eta eraldatzea.

10. APLIKA DAITEZKEEN JURISDIKZIOA ETA LEGEAK

Baldintza Orokor hauek Espainiako Legeek eraentzen dituzte.Hain zuzen ere, honakoak bete behar dituzte: Kontratazioaren Baldintza Orokorrei buruzko apirilaren 13ko 7/1988 Legean xedatutakoa; 26/1984 Lege Orokorra, uztailaren 19koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarakoa; 1906/1999 Errege Dekretua, 1999ko abenduaren 17koa, kontratatzeko baldintza orokorrekin Kontratazio Telefonikoa eta Elektronikoa arautzen duena; 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa; 7/1996 Legea, urtarrilaren 15ekoa,Txikizkako Merkataritzaren Antolamenduari buruzkoa; eta 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa.Baldintza orokor hauen ondorioz sor daitekeen edozein eztabaida edo gatazka ebazteko eskumena KONTRATATZAILEAREN bizilekuari dagokion Epaitegiak edo Auzitegiak izango du, kontratatzailea kontsumitzailetzat jotzen bada.Bestela, Gironako Epaitegiek edo Auzitegiek izango dute ebazteko eskumena eta KONTRATATZAILEAK espresuki uko egingo dio egoki dakiokeen beste edozein foruri.

11. HAINBAT GAI

Agiri honetako edozein klausula baliogabetzat deklaratzen bada, gainerakoek indarrean jarraituko dute eta aldeen borondatea eta baldintza hauen helburua bera kontuan hartuta interpretatuko dira.Kontratu hau gaztelera hutsez egiten da.Baliteke Bibazu-k ez erabiltzea agiri honetan ematen zaizkion eskubide eta ahalmenetako batzuk; horrek ez du esan nahiko, inola ere, horiei uko egiten dienik, Bibazu-ren espresuki hori aitortzen ez badu, behintzat.